Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/30

70eko hamarkadatik gaur arteko Pop-Rock musikarekin gozatzeko kontzertua, Donibanen

Urtarrilaren 31n, 19:00etan

Urtarrilaren 31n Pasaiako Musika Eskolako “Nuevas Tendencias” taldeen kontzertua izango dugu Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioan. 

Hitzordua 19:00etan hasiko da eta Teklatu Orkestraren eta Musika Eskolako PMK eta Octopus konboen emanaldi bat izango dugu, Josu Elberdinen zuzendaritzapean.

Bertan 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko Pop-Rock lanekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek: The Beatles, Queen, Maná, Izaro eta beste askoren kantak entzungo dira.

Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.