Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/19

PODCASTa:“ Pasaiako haur eta nerabeen ahotsa”

Haur eta gaztetxoen eskubideen nazioarteko egunaren testuinguruan sortutako PODCAST bat da hau. Adingabeek euren eskubideen inguruan eta Pasaian Eskubidean planean izaten ari diren esperientziari buruz hitz egiten dute.

Haur eta gazteak eskubidedun subjektu gisa onartuak ditu Pasaiako Udalak eta azaroaren 20a, haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna, eskubide horri ikusgarritasuna emateko baliatu nahi du. Pasaian, haur eta nerabeak lan handia egiten ari dira euren herria hobetzen eta euren interesen arabera hainbat gai lantzen. Gaur, egiten ari diren lan hori azaltzeko eta euren bizipenak adierazteko, komunikazio espazio bat eskaini zaie, euren ahotsez ezagutu dezagun Pasaiari egiten dioten ekarpena.

PODCAST honen bidez, adingabeak subjektu politikotzat hartzen direla ikusarazi nahi izan da, eta haien ahotsak entzunarazi. Grabaketa Pasaiako “Ikustezinak” Irrati librean egin da, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan bidelagun izateagatik.