Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/07

“Pimu ausarta” ipuinean oinarritutako ipuin kontaketa bereziak, urrian

Ipuinak minbiziaren gaia lantzen du, haur baten begiradatik

Asgicerrek sortutako Pimu ausarta ipuinean oinarrituta, ipuin kontaketa bereziak izango ditugu urrian. Pasaiako liburutegiek Asgicer elkartearekin batera lau saio antolatu ditu haurrekin minbiziaz hitz egiteko. Familia osoari zuzendutako ekimena da hau. Liburuak ele bitan egongo dira salgai saio guztietan, 10 eurotan.

Ipuinak minbiziaren gaia lantzen du haur baten begiradatik, hain zuzen ere, amaren gaixotasuna nola bizi duen kontatzen du. Nagore Del Pozo izango da kontalaria, eta Paula Vicente psikologoa ere bertan egongo da laguntzaile moduan, zalantzak argitzeko.

ASGICER 2018. urtean sortu zen Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkartea da.

Egitaraua:

  • Urriaren 21ean Trintxerpeko liburutegian
  • Urriaren 22an Donibaneko liburutegian
  • Urriaren 28an Antxo liburutegian
  • Urriaren 30ean San Pedro liburutegian

Saio guztiak doakoak eta 17:30ean izango dira.