Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/05/05
Aldaketak Donibaneko eta San Pedroko aparkalekuetan, Pasaia Itsas Festibalaren ondorioz
Maiatzaren 12tik 18ra bitartean izango dute eragina aldaketek, baina aparkaleku berriak gaituko dira
Pasaia Itsas Festibalaren edizio berria 2026ko maiatzaren 14tik 17ra egingo da, eta honako eragin hauek izango ditu Donibaneko eta San Pedroko aparkalekuetan:
ARRAUNLARI KALEA – KAIA (San Pedro)
- Ezingo da aparkatu elizaren bidegurutzetik Torreko plazaraino maiatzaren 12ko 15:00etatik aurrera. Aparkatuta dauden ibilgailu guztiak maiatzaren 13ko 08:00ak baino lehen erretiratu beharko dira.
- Maiatzaren 18an, astelehena, eguerdian edo desmuntatze- eta garbiketa-lanak amaitzen direnean, berriro aparkatu ahal izango da.
Bertakoentzako aparkaleku alternatiboak:
- Herrerako oinezkoentzako pasabidearen azpiko orubea (Rodolfo zena) egokituko da aparkatzeko, maiatzaren 12ko (asteartea) 15:00etatik maiatzaren 18ko (astelehena) 08:00etara.
- Portu Agintaritzako aparkalekuan ere aparkatu ahal izango da, Hospitalilloren ezkerraldean (hesia irekita egongo da): maiatzaren 14ko (osteguna) 12:00etatik maiatzaren 17ko (igandea) 20:00etara.
- Lonjako aparkalekuko solairu bat ere jarriko da, behar bezala seinaleztatuta. Eremu horretan aparkatu ahal izango da maiatzaren 15eko 12:00etatik, maiatzaren 17ko 20:00ak arte.
BIZKAIA PLAZA (Donibane)
Maiatzaren 13ko, asteazkena, 15:00etatik aurrera ezingo da Bizkaia plaza osoan aparkatu; maiatzaren 18ko eguerdira arte, edo desmuntatze- eta garbiketa-lanak amaitu arte.
Bertakoentzako aparkaleku alternatiboak:
- Maiatzaren 13ko, asteazkena, 15:00etatik aurrera Nabalaldean mugatutako eremu bat (Kantil) egongo da erabilgarri, betiere pabiloietarako sarbidea errespetatuz.
Pasaia Itsas Festibalaren antolatzaileek, baita udalak ere, eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei euren ulermenagatik, eta bisitariei eskatzen die garraio publikoan bertaratzeko, bertakoak ez diren ibilgailuentzako sarbidea mugatuta egongo baita.
Zalantzaren bat izanez gero, Udaltzaingora jo daiteke: 943004300







