Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/01

PDF-Pasaiako Dantza Festibala 2023

Ekainaren 8tik 11ra Antxon

Bosgarren edizioa du aurten PDF-k. Eta ospatzeko, oso programazio berezia prestatu dugu ekainaren 8tik 11ra. Dantzaren inguruko hogei bat jarduera: ikuskizunak, tailerrak, erakustaldiak eta zenbait sorpresa ere. 10 ordu baino gehiago dantzan, eta dena doan!

PDF dagoeneko proiektu finkatua da, herriko nahiz kanpoko publiko fidela duena, eta Euskal Herriko mugimendu arteen erreferente bihurtzea lortu duena. Dantza garaikidea, flamenkoa, dantza bertikala, dantza antzerkia, balleta, euskal dantzak, performancea, dantza urbanoak eta abar izan dira programazioan. 

Festibalak ez du euskal konpainia ospetsuek beren azken sorkuntzak erakusteko edukiontzi bat izan nahi soilik, baita tokiko proiektuen pizgarri ere. Herritarren parte-hartzea sustatuz eta sortzaile eta interprete berriei beren artea publikoarekin kontrastatzeko aukera eskainiz.

Gure helburua dantza bere alderdi guztietan sustatzea da, herriko txokoetan bizitza artistikoa sortzea, horrela ondare artistikoari balioa handituz. Topaleku berriak sortuz eta gorputzaren mugimenduaren bidez sentimenduak eta emozioak adierazten dituen arte honetara publikoa hurbiltzea sustatuz.

ESPAZIO BERRIEN KONKISTA

Festibala Pasai Antxon kokatuko da aurten ere. Dantzaren bitartez, herritarrak batu eta edertasunaz disfrutatzeko egunak izango dira. Gainera topoa lurperatzeko obrak direla eta, herriko espazio berriak konkistatzea izango da antolatzaileen erronka eta horrelakoak, gustoko ditugu!

EGITARAU OSOA HEMEN edo PDFren WEBGUNEAN: https://pasaiakodantzafestibala.info

Eta jaialdiaren inguruko albiste, xehetasun eta sorpresa guztiak sareetan!