Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/04/05
Pasaian haurrentzako udaleku irekietan izena emateko epea zabalik
Maiatzaren 2tik 12ra

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak aurten berriz “ Udaleku Irekiak “ antolatu ditu. Udalekuen bitartez, haurrek udan gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute.
Udalekuak dira Pasaian erroldatuak dauden haurrentzat edo Pasaian ikasten duten haurrentzat, baldin eta 2007 eta 2014 urte bitartean jaiotakoak badira ( bi urteak barne).
Uztailaren 3tik 28ra izango dira, eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Taldeak 10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoa igerilekura, antzerkia eta beste hainbat; lagunartean Pasaiako kultura eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.
Matrikulazio-epeak maiatzaren 2tik 12ra bitarte iraungo du; beraz, epe hori errespetatzea beharrezkoa da. Plazak mugatuak dira, guztira 360, eta, gainditzen badira, zozketa egingo da. Matrikula 76,30 eurokoa da da eta ordainketa haurraren izenean egin beharko da kontu korronte honetan: Kutxabank ES55-2095-5400-02-1061652334.
Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.
Izena emateko Gazteria Departamentuan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Helbidea hau da: Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpen, Udal Euskaltegiaren ondoan. Pasaian ikasten ari diren haurrek ikastetxeetan aurkeztu ditzakete matrikulazio-orriak epearen barruan.
Arren, epe hori zorrozki errespetatzea eskatzen da ondoren ezingo baitira epez kanpoko matrikulak onartu.
Informazio gehiago: 943-004330 – gazteria@pasaia.net - www.pasaia.eus