Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/07/26

Pasaiako turismo bulego berriak 1.265 bisitari jaso ditu lehen hiru hilabeteetan

Artatutako lau turistatik bat Frantziatik dator, eta bostetik bat Bizkaitik edo Gipuzkoako beste toki batzuetatik.

Izaskun Gómez: «Bulego berriak turismoa bultzatuko du Pasaian, aberastasun- eta enplegu-iturri izango dena; eta era berean, eta udalerria kanpoan proiektatzen laguntzen du».

Apirilaren 13an ireki zenetik ekainaren 10era arte, Pasaiako Turismo Bulego berriak 1.265 bisitari baino gehiago hartu ditu. Maiatza izan zen hilabeterik jendetsuena, 508 turista hurbildu baitziren informazioa biltzera, eta horretan eragin handia izan zuen Pasaiako Itsas Jaialdiak. Ekainean 408 bisitari izan zituen, eta uztaila erritmo onean hasi da, zifra horien ia erdira iritsiz (187) hileko lehen hamar egunetan.

Pasaiako alkate Izaskun Gomezek positiboki baloratu ditu datuak eta emandako zerbitzua, eta turismoa suspertzen hasi den honetan Bulegoa izateak duen garrantzia azpimarratu du. Izaskun Gomezek honako hau azpimarratu du: «Bulego berriak turismoa bultzatuko du Pasaian, aberastasun- eta enplegu-iturri izango dena; eta era berean, eta udalerria kanpoan proiektatzen laguntzen du».

Turismo Bulegora informazioa eskatzera hurbildu ziren turisten jatorriari erreparatzen badiogu, rankingaren buruan frantziarrak daude (% 27,8), eta atzetik datoz Bizkaiko (% 11,6) eta Gipuzkoako (% 8,5), Kataluniako ( % 4,8), Alemaniako (% 4,5), Madrilgo (% 3,4) eta Estatu Batuetako (% 2,4) turistak. Gainera, artatutako pertsonen % 11,2 pasaitarrak izan dira.

Kontsulta eta eskaera ohikoenak izan dira planoak, interes turistikoko guneak, garraioak, museoak, enogastronomia eta kultur jarduerak.

Pasaiako bulego berria Donibaneko barrutian dago, Donibaneko kulturgunean, Juanba Berasategi aretoaren ondoan. Bulegoaren helburua da udalerriko balio natural, historiko eta kulturaleko ondareari buruzko informazio guztia ematea, bai eta bisitei, ostatuei, ostalaritzari eta interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuei buruzko informazio praktikoa ere. Zerbitzua asteartetik igandera ematen da, eta uztailean eta abuztuan egunero, ordutegi hauetan:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Igandean: 10:00-14:00
  • Uztail eta abuztuko jaiegunetan: 09:00-14:00 / 16:00-19:00
Datuen taula