Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/08

Pasaiako nerabeek haientzako aproposa den udako eskaintza diseinatu dute!

Pasaiako nerabeek haientzako aproposa den udako eskaintza diseinatu nahi izan dute, beraien nahietatik abiatutako udako eskaintza da, haien gustukoa. Helburua da 10-16 urte bitarteko gazteak udan elkarrekin egotea, euskaraz aritzea eta udaz gozatzea. Izan ere, udan elkarrekin disfrutatzeko bide bat landu nahi izan dute. Horretarako, Pasaiako Udalaren Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailak gidatzen dituen parte-hartze saioen bitartez, eta udal teknikariekin elkarlanean, Udaldia Programa sortu dute. Urtean zehar garatutako prozesu bat izan da, eta Pasaia-Lezo lizeoko DBH-ko ikasleak izan dira prozesu honen gidari eta protagonista zuzenak. Haien proposamenak uztartzen saiatu dira, adostasunetara iritsi dira, eta udako eskaintza zabal bat antolatzea lortu dute. Bestalde, beste ikastetxeetako haurren proposamenak ere jaso dira eskaintzan.


Horiek horrela, uda honetarako proposamenen artean honako hauek jaso dira: Roller street patinaje, Parkour, Seri-Grafia eta Manga komiki tailerrak; bestalde, jarduera irekiak, hala nola, Kirolak itsasoan barna, Realarekin jolasean, Oztopodun zirkuitua eta Ur-parkea. Nerabeek barruti guztietan zerbait izan dezaten saiatu dira eta aukera zabala eskaintzen. Hemen duzue egindako lanaren emaitza: egitaraua, parte hartzeko modua, izena emateko argibideak...


Lan bikaina egin dute ikasturte honetan!