Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/08/12

Pasaiako Ikurrinaren aurtengo estropadak aurkeztu dira 

Pasaiako uretan izango dira abuztuaren 15ean, arratsaldean

Donibane Koxtape Arraun Elkarteak eta ACTk, Pasaiako Udala Adinberri eta CMO Valvesekin  batera, XLI Pasaiako Ikurriña -V CMO Valves Bandera eta XII Pasaiako Ikurriña – II Adinberri Bandera antolatu dituzte. 

Hitzordua abuztuaren 15ean izango da Pasaiako uretan eta Euskotren (emakumezkoak) eta Euskolabel (gizonezkoak) ligei dagokie. 

Aurkezpen ekitaldian izan dira Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea, Raquel San Sebastian Adinberriko zuzendaria eta Ainhoa Martinez Koxtapeko presidentea, Koxtapeko ordezkari gehiagorekin batera (Joseba Fernandez eta Libe Valderrama, adibidez).

"Gure badia arraunaren protagonista izango da asteburu honetan. Pasaia eta arrauna beti joan dira eskutik eta aurten ere harro hartuko ditugu Kantauriko traineru onenak gure herrian "adierazi du Martinezek.

Aintzane Taberna Pasaiako alkateordeak gaineratu duenez, "ohorea da beste behin ere Euskotren eta Euskolabel ligetako estropada bat gure badian ospatzea. Aurten herriko bi traineruk hartuko dute parte. Pasaitarrak eta ondoko herriko bizilagunak estropadetara etortzera gonbidatzen ditugu".

Bukatzeko, Raquel San Sebastianek adierazi du"komunitatea ulertzeko modu bat suposatzen du guretzat arrauna eta funtsezkoa da gizarte osasuntsuago eta elkartuago bat eraikitzeko".

Euskotren Ligako estropada 17:20an hasiko da eta Euskolabel Ligakoa 18:15ean. 

Parte-hartzaileak:

Euskotren Liga

Donostia Arraun Lagunak
Hibaika Jamones Ancin
Nortindal Donostiarra
Orio Orialki
S.D Remo Astillero Eneryt
San Jaun CMO Valves
Tolosaldea Arraun Kluba
Zumaia Delteco

Euskolabel Liga

Bermeo Urdaibai
Club de Remo Chapela – Wofco
Club de Remo de Ares
Getarua
Itsasoko Ama – Viuda de Sainz
Lekittara Elecnor
Naiz Homes Donostiarra
Ondarroa Kide
Orio Orialki
Orsa Hondarribia
San Juan CMO Valves
Zierbena Bahias de Bizkaia

Aldaketak aparkalekuan

Antolaketarako gorabeherak direla-eta, Nabalaldeak ibilgailurik gabe egon beharko du abuztuaren 14an, 15:00ak baino lehen.

Halaber, aldez aurretik seinaleztatuta egongo diren Bizkaia aparkalekuko hainbat plazak libre geratu beharko dute abuztuaren 14an, 15:00ak baino lehen.