Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/04/12

Pasaiako haurren udaleku irekiak

Izena emateko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 4 arte

Izena emateko orriak HAZ bulegoetan jaso eta aurkeztuko dira.

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak aurten berriz Udaleku Irekiak antolatu ditu. Udalekuen bitartez, haurrek udan gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute.
 
Udalekuak dira Pasaian erroldatuak dauden haurrentzat edo Pasaian ikasten duten haurrentzat, baldin eta 2008 eta 2015 urte bitartean jaiotakoak badira (bi urteak barne).
 
Uztailaren 2tik 27ra izango dira, eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Taldeak  10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoa igerilekura, antzerkia eta beste hainbat; lagunartean Pasaiako kultura eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.
 
Matrikulazio-epeak apirilaren 23tik maiatzaren 4a bitarte iraungo du; beraz, epe hori errespetatu behar da, bestela ezin izango da matrikula egin. Plaza-kopurua mugatua da, 360 guztira; eta kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da. Matrikula 76,30 eurokoa da da eta ordainketa haurraren izenean egin beharko da kontu korronte honetan: Kutxabank  ES55-2095-5400-02-1061652334.
 

Matrikula orria

PDF (0,52 Mb)

Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.
 
Haur txikiek ez dute fardelik erabiliko.
 
Aurten izena emateko modua aldatuko da: Pasaiako ikastetxeetan edo Gazteria Sailean izena eman beharrean, barrutietako HAZ bulegoetan bideratuko dira matrikulak: izen-emate orria bete eta dagozkion agiriak bertan aurkeztuko dira.
 
Herritarren Arreta Bulegoen (HAZ) helbideak hauek dira: Donibanen, Donibane kalea, 19; Trintxerpen, Euskadi etorbidean dagoen Alkateordetzan; eta Antxon, Hamarretxeta, 24. 
 
HAZeko telefonoa hau da: 943-344034. Jendaurreko-ordutegia: 8:00 h. a 14:00.
 
Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez da epez kanpo matrikularik onartuko, Udaleku Irekien antolaketa egokia izan dadin.