Argitaratze-data: 2021/02/26
Pasaiako emakumeon borrokak omenduz
Otsailaren 28an San Pedron, Pasaiako Mugimendu Feministak antolatua
Otsailaren 28an Pasai San Pedroko frontoian egingo da Pasaiako Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jardueretako bat.
Zortzi emakume pasaitarrek omenaldia jasoko dute, hainbat arlotan egindako lan eta borrokagatik.
Zortzi emakume horiek omenduko dira, Pasaiako emakume guztien ordezkari gisa.
12:00etan Trintxerpetik eta Torreatzetik pertsonen zutabeak aterako dira, eta 12:30ean frontoian elkartuko dira, omenaldi-ekitaldiari hasiera emateko.