Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/09/18

Pasaiako Agenda 21

Bilera irekiak herritarrekin

Pasaiako Udalak,  iraunkortasunaren aldeko apustua sendotzeko asmoarekin abian jarri du Pasaiako Tokiko Agenda 21 Plana egiteko prozesua. Bertan Pasaitarrek datozen urteetarako zer nolako Pasaia nahi duten pentsatzeko aukera izango dute.

Lehen fase honetan, ingurumena, gizarte gaiak eta ekonomia gaiak lantzen dituen diagnostikoa egiten ari da Udala. Prozesua aberasgarria, eraginkorra eta erabilgarria izan dadin, herritarren ikuspuntua ere bildu nahi da. Horretarako guztion elkarlana behar-beharrezkotzat jotzen du Udalak eta herritarren ikuspegi desberdin eta, batez ere, udalerriaren onura bilatzen duten pentsamendu eta hausnarketak jaso nahi ditu.
Datozen egunetan, Udalak prozesu hau herritarren artean ezagutaraziko du xede honekin:  modu partekatuan udalerriaren beharrak eta indarguneak zeintzuk diren identifikaturik, guztion artean, egungo egoeraren ikuspegia osatu eta etorkizunean Pasaiako udalerria iraunkorragoa izateko indarrak non jarri behar diren adosteko. 

Horregatik, udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu urrian egingo diren bilera hauetara:

 

EGUNA

ORDUA

LEKUA

PASAI ANTXO

Urriak 2, astelehena

19:00-20:30

Antxoko Kultur Etxean

PASAI SAN PEDRO ETA TRINTXERPE

Urriak 5, osteguna

19:00-20:30

Trintxerpeko Alkateordetzan

PASAI DONIBANE

Urriak 9, astelehena

19:00-20:30

Donibaneko Pleno Aretoan

 

Informazio gehiago