Argitaratze-data: 2018/10/22
Pasaiako 37. umorezko antzerki jardunaldiak
Urriaren 26, 27 eta 28an, TRINTXERPEN
TRINTXERPE
Urriak 26, 19:00etan
Alkateordetzan
Siete Mujeres
Taldea: Pixkol@abis antzerki taldea
Sarrera 3.- €tan
Humberto Robles eta Juan Ríos egileek eta Maria Vegas zuzendariak Lola eta Eloyren ezkontzara gonbidatzen zaituzte.
Urriak 26, 20:30etan
Alkateordetzan
La caja mágica
Taldea: Les figurettes
Sarrera 3.- €tan
Garai gogorrak dira emakumeentzat. Etxeko eta familiako betebeharrez gain, batzuetan etxetik kanpo ere lan egiten dute.
Askotan depresioak, estresak eta antsietateak jota egoten dira emakume indartsu eta ausart horiek, eta euren lantokietan babeslekua aurkitzen dute. Poliki-poliki ziklo batean sartzen dira eta ez dakite bertatik nola irten.
Kutxa magikoa arazo horiei guztiei buelta ematen saiatuko da. Horrela, umorearen eta egoera zentzugabeen bidez, Izaskunek eta Mertxek zeru zati txiki bat aurkituko dute, segundo batzuetan bizitzaz gozatzeko eta euren arazoak ahazteko.
Urriak 27, 10:00-13:00
Alkateordetzan
KLOWN IKASTAROA Joserra Fachadoren eskutik
Barre gehiago egin nahi al duzu?
Ezagutu ezazu zure klown edo pailazoa!
16 urtetik gora badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, eman izena Pasaiako Umore Jardunaldietako Klown ikastaroetan. Arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea.
Sarrera doakoa.
Izena eman behar da: jrfachado@gmail.com / 617903227
Urriak 27, 20:00etan
Gudari plaza. Eguraldi txarra egiten badu Alkateordetzan.
Sefini
Grupo: Trapu zaharra
Sarrera doakoa.
Ez dira top-manta, ez! Ezta ferietako salerosleak ere... bi komiko dira, beraien atrezzoa kale erdian saltzen ari direnak. Zergatik? Ez da zaila jakitea. Antzerki talde zahar bateko bi aktore, euren egoera ekonomiko latza dela-eta, guztia saldu beharrean aurkitzen dira.
Urriak 28, 19:00etan euskaraz eta 20:30etan gaztelaniaz
Ciriza etxea
Umore garratza
Taldea: Pez Limbo
Sarrera 8.- €tan. Online eskuragarri:
Euskaraz: https://www.eventbrite.com/e/umore-garratza-humor-oxido-pez-limbo-tickets-50394360890
Gazteleraz: https://www.eventbrite.com/e/umore-garratza-humor-oxido-pez-limbo-tickets-50394394992
Herdoila: gorputz metalikoetan egurats gorriaren eta zaintza faltaren eraginez sortzen den uger-geruza. Hura hedatzean, ondorioak konponezinak dira, materiala zulatzera ere iritsiz.
Obra honetan ezohiko gertaerak bizi dituzten pertsonaia bereziak agertzen dira, bizitzaren absurdoari aurre egiten dietenak. Existentziari aurre egiteko duten modu bitxiak gertaerak ezusteko era batean garatzea eragingo du.
Hiru gertaera groteskok pertsonaia hauen giza harremanen eta bizi diren gizartearen herdoila utziko dute agerian. Ikusleekiko hurbiltasuna eta konplizitatea dira hiru espazio ezberdinetan gertatzen den umore garratzeko obra honen azken osagaiak.
IKUSI HEMEN LAU BARRUTIETAKO PROGRAMAZIO OSOA