Argitaratze-data: 2018/10/09
Pasaiako 37. umorezko antzerki jardunaldiak
ANTXON, urriaren 14, 15 eta 16an
ANTXO
Urriak 12, 20:00etan
Ibaiondo fontoian
Freshcool
Taldea: Tio Teronen Semeak
Sarrera doakoa
Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak taldea bai eta, harrigarria badirudi ere, ongi uztartzea lortu dute.
FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.
Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.
Urriak 12, 22:30etan
Ibaiondo Frontoian
Mila Ezker
Taldea: Hamaika buelta antzerki taldea
Sarrera doakoa
Euskal Herrian agintzeko aukeraren bila abiatu dira Mila Ezker telebista saioko partaideak. Nork lortuko du lidergoa? Lasai, demokratikoki erabakiko baita.
Urriak 13, 10:00-13:00
Kultur etxea
KLOWN IKASTAROA Joserra Fachadoren eskutik
Barre gehiago egin nahi al duzu?
Ezagutu ezazu zure klown edo pailazoa!
16 urtetik gora badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, eman izena Pasaiako Umore Jardunaldietako Klown ikastaroetan. Arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea.
Sarrera doakoa
Izena eman behar da: jrfachado@gmail.com / 617903227
Urriak 13, 21:00etan
Ibaiondo Frontoian
Afari herrikoia + KABARETANTXO
Herriko artista eta eragileen eskutik
Sarrera doakoa
Gaualdi zoragarri bat pasa nahi duzu lagun artean? Zein da zure “talentu artistikoa”? txisteak? dantza ? imitazioak? kantatzea?malabarrak edo akaso akrobaziak? Magia saioa? Edo besteren bat? Anima zaitez gaualdi zoragarri-ganberro batean parte hartzera!
- NOLA PARTE HARTU: Prestatu esketx bat, banaka edo taldeka, lagun artean aurkeztu eta gozatzeko.
- SKETCHa 30 segundo eta 3 minutu bitartekoa izan daiteke.
- IZENA EMATEKO: idatzi info@badiaeskola.com helbidera, edo deitu 667400641 telefono zenbakira eta egin zure proposamena IRAILAREN 28a BAINO LEHEN.
Urriak 14, 19:00etan
Ibaiondo frontoian
Abandónate mucho
Taldea: Las Xl
Sarrera 8€-tan. Online eskuragarri: https://www.eventbrite.com/e/abandonate-mucho-las-xl-tickets-50345567949
Abandonate mucho maitasun erromantikoaren mitoa lurrera botatzen duen musika- eta antzerki-ikuskizuna da. Bidaia zintzo eta dibertigarri batean XL neskak printzesa, koplari, jonki, meditatzaile, seduktore… legez azaltzen dira, denak eta bat ere ez aldi berean.
Bizitzako itxaropen asko aurkitu gabe geratu zaizkiela ikusita, XL neskek maitasun erromantikoaren alderdi negatiboa nola aurkitu duten kontatuko digute, antzezlan komiko, alai, kritiko eta hunkigarri batean.
IKUSI HEMEN LAU BARRUTIETAKO PROGRAMAZIO OSOA