Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/04/14

Pasaiako Udala “Zaintzaren eta zaintzaileen duintasuna: elkarrizketa hiru ahotsetara” jardunaldian izan da

Lourdes Salaberriak, Gizarte Ekintza Saila ordezkatuz, "Zaintzaren dimentsio komunitarioa" mahaian parte hartu zuen.

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean "Zaintzaren eta zaintzaileen duintasuna: elkarrizketa hiru ahotsetara" jardunaldia egin zen apirilaren 9an, Gizarte Lanaren Munduko Egunaren barruan. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko arloak antolatutako jardunaldia izan zen.

Jardunaldiak gizarte-erronka premiazkoenetako bati buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko balio izan zuen: zaintza-lanaren duintasuna eta horri eusten dioten emakume langileen ikusgarritasuna, batez ere emakume migratzaileena.

Gizarte eragileen mahaian, Bakarne Etxeberria Deustuko irakasleak moderatuta eta "Zaintzaren dimentsio komunitarioa" izenburupean, honako hauek hartu zuten parte: Lourdes Salaberria Pasaiako gizarte zerbitzuetako ordezkariak, Tatiana Bellorín SOS Arrazakeriako etxeko langileen taldeko kideak eta Kontxi Kosta Oarsoaldeko Garapen Agentziako kideak. Lourdesek, Pasaiako Udaleko gizarte-langile gisa, udalerriko zaintza-ekosistema lokalaren bidez gauzatzen den arreta-eredua eta -metodologia azaldu zituen.