Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/10/20

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren 22. edizioaren deialdia

Lanak aurkezteko epea, abenduaren 1a arte

OINARRIAK

LEHENENGOA. XEDEA

Oinarri hauen xedea da Pasaia Hiria olerki-sariak arautzea. 

Sari horien helburua literatura, oro har, eta poesia, bereziki, balioestea da, eta herritarrei zabaltzen laguntzea.

BIGARRENA. MODALITATEAK

Bi modalitate egongo dira:

  • Xabier Portugal – Pasaia Hiria euskaraz aurkeztutako lanetarako.
  • Pasaiako hiria – Altamira Puente gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako.

HIRUGARRENA. BALDINTZAK

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzare-kikoak egunean izatea; horretarako, Pasaiako Udalak eskubidea izango du  oinarri hauetako 5. artikuluaren arabera beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko.

Aurkeztutako obrek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta, horretarako, ez dute argitaratu behar, ez osorik ez partzialki, ez formatu fisiko edo digitalean (Internet barne), ez eta aurreko lehiaketetan sarituak izan behar ere.
  • Gai askeei buruzkoak izango dira, eta gutxienez 200 bertso izango dituzte.

Baldintza horiek betetzen ez badira, obra automatikoki deskalifikatuko da.

LAUGARRENA. SARIAK

Bi sari ekonomiko emango dira modalitate bakoitzean:

  • Lehenengo saria: 1.200 euro.
  • Bigarren saria: 600 euro.

Gainera, Pasaiako udalak saritutako lanak argitaratuko ditu, aurreko edizioetan saritutako olerki liburuek jasotzen dituzten bildumekin jarraituz:

  • Noray bilduma: gaztelaniaz.
  • Kezkak bilduma: euskaraz.

BOSGARRENA. ESKABIDEAK AURKEZTEA

Obrak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izango da, deialdiaren laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskabideak Pasaiako Udalaren sarrera-erregistroaren bidez egingo dira, honako bide hauek erabiliz:

1. Erregistro elektroniko bidez:

Identifikazio elektronikoa beharko da. Bi dokumentu aurkeztuko dira PDF formatuan:

  • Udalaren eskabide-orria (E124), behar bezala beteta.
  • Olerki liburua. Bertan ezin izango da jaso obraren egiletza ondoriozta dezakeen izenik, abizenik, izenorderik, posta elektronikorik edo bestelako daturik.

Bi dokumentuetan, aurkezten den lanaren izenburua eta espezialitatea (euskara edo gaztelania) jaso beharko dira.

2) Aurrez aurre HAZeko bulegoetan edo posta arruntez Postetxean, administrazio-posta bidez (Gutun-azal irekia), Pasaiako Udala.

Donibane kalea, 19-20110 Pasaiara  zuzenduta. Gutun-azal bakar batean, bi gutun-azal edo karpeta itxi sartuko dira, eta haien azaletan lanaren izenburua edo goiburua agertuko da. Ez dute sinadurarik izan behar, ezta egilea identifikatzeko moduko zehaztasunik ere:

Lehenengoan, poemarioaren hiru kopia sartuko dira makinaz edo ordenagailuz, tarte bikoitzean eta alde bakarretik idatzita.

Bigarrenean, E124 inprimakia aurkeztuko da. Bertan, obraren izenburua edo goiburua jasoko da, eta egilearen datu pertsonalak jasoko dira.

Parte hartzeko eskaeren kudeaketan konfidentzialtasuna bermatzen da lehiaketaren fase guztietan. Horretarako, Pasaiako Udaleko funtzionarioek, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren zerbitzukoek barne, hasiera batean udaleko kultura sailari esleituko zaizkion parte hartzeko eskaerak izapidetzen badituzte, ziurtatu beharko dute Jokabide Kodean jasotako enplegatu publikoen betebeharrak betetzen direla, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52. artikuluaren arabera.

SEIGARRENA. EMATEKO ARAUBIDEA ETA EPAIMAHAIA

Epaimahaia 5 pertsonek osatuko dute, 3 gaztelaniazko modalitatean eta 2 euskarazkoan, literaturaren edo poesiaren munduan lanean ari direnak edo aritu direnak. Bere osaera lehiaketaren ebazpenarekin batera argitaratuko da.

Epaimahaiaren osaera eta epaimahaiak finkatuko dituen balorazio-irizpideak, sormenean, originaltasunean eta literatura-kalitatean oinarrituta, alkatearen dekretu bidez argitaratuko dira lehiaketaren ebazpenarekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita, sei hilabeteko gehienezko epean bilduko da, eztabaidatzeko eta erabakia hartzeko. Udal Liburutegietako arduradun bat izango da bilera horretako idazkaria, hitzik eta botorik gabe, eta erabakiaren akta egingo du. Akta horretan, obra irabazleei emandako balorazioa jasoko da, aurretik aipatutako irizpideen arabera.

Hala irizten badio, bi kategorietako edozein eman gabe utzi ahal izango du.

Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da.

Epaitza ezagutu ondoren, idazkariak  saritutako obren egileen identitatea egiaztatuko du oinarri hauen 5. puntuaren arabera.

ZAZPIGARRENA. EBAZPENA ETA JAKINARAZPENA

Pasaiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, epaimahaiaren proposamena ikusi ondoren, saritutako obrei buruzko erabakia hartuko du.

Ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epetik aurrera.

BEDERATZIGARRENA. JAKINARAZPENEN ARAUBIDEA

Jakinarazpen guztiak Udalaren webgunean eta prentsaren eta sare sozialen bidez argitaratuko dira.

Saritutako lanak jasotzen dituzten liburuak Trintxerpeko udal liburutegian aurkeztuko dira.

HAMARGARRENA. SARITUTAKO ETA SARITU GABEKO LANAK

Saritutako obren jabetza intelektualaren titular izango dira dagozkien egileak, eta Pasaiako udalak soilik izango du saritutako obrak erreproduzitzeko eskubidea, kontrakorik hitzartu ezean.

Saririk jaso ez duten lanak Trintxerpeko Udal Liburutegian jaso ahal izango dira, epaimahaiaren erabakia jakinarazten denetik hilabeteko epean.

HAMAIKAGARRENA. APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

Oinarri hauetan aurreikusita ez dagoenerako, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, hura garatzeko erregelamendua eta Pasaiako Udalaren dirulaguntzen araudia aplikatuko dira.