Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/04/13

Pasaia eremu gorrian

2021eko apirilaren 13tik aurrera

Osasun Saileko zuzendariak 2021eko apirilaren 12an emandako ebazpenaren bidez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400eko zifra berdintzen edo gainditzen duten 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrendan sartu da Pasaia.

Ebazpen hori eraginkorra da hurrengo egunetik aurrera, eta indarrean egongo da positibotasun-tasa murriztu ondoren, hura ordezteko beste ebazpen bat eman arte.

Beraz, apirilaren 13tik aurrera Pasaian ezargarriak dira prebentzio epidemiologikoko neurri espezifikoei buruzko Lehendakariaren martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuan zehaztutako neurriak.

Eusko Jaurlaritzak egindako eta 2021eko apirilaren 9an eguneratutako "Ohiko galderen erantzunak" dokumentua deskarga dezakezu, edo, bestela, "Euskadiri buruz indarrean dauden neurri nagusiak, Covid-19ren aurrean" informazio-orria.

Etengabe eguneratutako informazio zabala duzu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren koronabirusari (COVID-19) buruzko gardentasun-orrian.

Era berean, Pasaian detektatutako positiboen jarraipena egin dezakezu, eta baita gure udalerrian hartutako neurri eta akordioen jarraipena ere.