Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/28

Bertatik bertarako “Pasaia 0KM” antzerki jaialdia aurkeztu da

Abenduaren 5etik 8ra. OHARRA: Ekitaldi guztiak Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, baita ostegunekoa ere

Pasaiako Udalak aurtengo “Pasaia 0KM” jaialdia aurkeztu du. 

"0KM jaialdiak urtez urte berresten digu zenbateko kalitatea duten gure inguruko sortzaileek. Gure komunitatearen indarraz jabetzeko aukera emango digute aurten abenduaren 5etik 8ra gure herria hartuko duten sorkuntzek. Lan bikainak dira eta bertakoak, hurbilak, etxean ekoitzitakoak” aipatu du Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotziak.

Jaialdiaren helburuak hauek dira: ohartaraztea zein garrantzitsua den talde-sormenaren bidez komunitatea sortzea, eta azaltzea talde-sormenak dakartzan onurak eta sortzen duen gizarte-kohesioa, belaunaldi desberdinetako eta gizarte-errealitate ezberdinetako pertsonen artean sinergiak sortuz.

Aurtengo jaialdian 5 emanaldirekin gozatzeko aukera izango du publikoak, Trintxerpen eta Donibane:

OSTEGUNA 5 - EGURALDIAGATIK Donibaneko JUANBA BERASATEGI ARETOAN

19:30: BOMBONERA taldearen USUARIO DESCONECTADO

SINOPSIA: gero eta kaotikoagoa eta independentistagoa den mundu honetan, Bombonerako ikasleek, kaleko performance honen bidez, zalantzan jarriko dute artea eta edertasuna izango ote diren gizatasun gisa berriro elkartuko gaituzten itxaropen bakarrak.

20:00: ANAKRUSA taldearen ZABORREN ARTEKO LOREAK

SINOPSIA: herritarrek osatutako, dantza, antzerki eta zuzeneko musika duen kale herri-ekimena.
Zaintzak kezkatzen gaitu...
Zaintzen al gara?
Zaintzen al dugu elkar?
Zaintzen al dugu gure ingurunea?
Zaindu, mesedez...

OSTIRALA 6 Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

20:00: NUEVE TEATRO taldearen ALGUIEN VOLÓ SOBRE EL NIDO DEL CUCO

SINOPSIA: paziente berri bat erakunde mental batean azken aldiz ingresatzeak askatasunaren kontzeptuari buruzko alegoria bat sortzen du: "dauden edo diren guztiak daude?" Norantz goaz gizarte gisa? Benetako askatasuna noizbehinkako iraultzetan datza? Norbanakoa sakrifikatu behar al da komunitatearen onerako?

Sarrera doakoa da baina aldez aurretik erreserbatu beharko da Bibe.me plataforman.

LARUNBATA 7 Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

20:00: ALEKA taldearen KOLTXOI AZPIAN

SINOPSIA: pandemia garaia abiapuntu, zaintza beharrak dituen Toñiren bitartez,      feminismoan, abortatzeko eskubidean    eta ur handitako hainbat gaitan murgilduko gara.

Erreserbatu zure doako sarrera.

IGANDEA 8 Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

19:00: TREBERA taldearen NUNCA MÁS JOVEN

SINOPSIA: Mocedades talde ospetsuaren abestien bidez, konpainiako kideen oroimena zeharkatzen da, beti gazte sentiaraziko gaituen garai bat gogoratuz.
SARRERAK AGORTUTA


Gogorarazi nahiko nuke emanaldi guztien bukaeran solasalditxo bat partekatzeko aukera izango dela, eta horretarako edaria eta jatekoa ere eskainiko dela, ikusleen eta antzezleen arteko hartu-emana elikatzeko. Gonbidapen zabala egin nahi dizuet emanaldiez osotasunean gozatzera hurbil zaitezten, eta eskerrak eman Badia Plazan elkarteko kideei, gure herriari egiten dioten ekarpenagatik" amaitu du Brionek.