Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/03/06

PASAIA 0 KM. Bertatik bertarako antzerki musikala

Martxoaren 12an, 17an, 18an eta 19an, Antxon eta Donibanen

Ziklo hau sortu da jabetu garelako Pasaian herriko eta inguruko jendearekin egiten den lan eszeniko ugariak ikusgarritasun urria duela.

Lan hauek bertakoak dira, hurbilak etxean egindakoak.

Helburuak hauek dira: ohartaraztea zein garrantzitsua den talde-sormenaren bidez komunitatea sortzea, eta azaltzea talde-sormenak dakartzan onurak eta sortzen duen gizarte-kohesioa, belaunaldi desberdinetako eta gizarte-errealitate ezberdinetako pertsonen artean sinergiak sortuz.

* Programa osoa doakoa da. Emanaldi bakoitzaren aurretik sarrera erreserbatu dezakezu bibe.me webgunean edo Juanba Berasategi auditorioan.

ESKUORRIA

Martxoak 12

ENTSEGU IREKIA Creando Los Miserables con Victor Hugo

  • SAN FERMIN PARROKIA 
  • Pasai Antxo
  • 12:45
  • Musika-entsegu irekia: Victor Hugorekin Miserableak sortzen. Ikus-entzuleek antzezlan bat sortzeko prozesuan agertokitik kanpo egiten den lanaren zati bat ikusi ahal izango dute.
  • Mezaren amaieran hasiko da ekitaldia.

Martxoak 17

BAD-IRUDI

  • JUANBA BERASATEGI 
  • Pasai Donibane
  • 19:00 
  • Film ospetsu batzuen antzezpen komikoa, teaser edo trailer moduan: Titanic, E.T. eta beste hainbat. Oso dibertigarria!

MOULIN ROUGE

  • JUANBA BERASATEGI
  • 19:30
  • Guachindanguitoek Moulin Rouge filma antzerkira egokitu dute, jatorrizko abestiak bikoiztuz eta ikus-entzuleak harrituko dituzten abesti berriak gehituz. Ordubeteko antzerki musikala, non maitasuna nagusituko den beste ezeren gainetik; izan ere, "Gerta dakizukeen handiena maitatzea eta maitatua izatea da".
  • Doako sarrera: https://n9.cl/04k1m

Martxoak 18

IN MEMORIE 

  • JUANBA BERASATEGI 
  • Pasai Donibane
  • 19:00
  • La Jarana taldearen lehen lana, Pasaiako udal-tailer batean sortutako bertako antzerki-taldea. Pieza hau parte-hartzaileen musika-proposamenetatik abiatuta sortu da, eta istorio txiki bat eraiki da. Amona baten memoria, haren bilobak trastelekuko kutxa batean aurkitua; izan ere, aitak ez zion trastelekura igotzen uzten.
  • Doako sarrera: https://n9.cl/rzuhx

Martxoak 19

CREANDO LOS MISERABLES CON VICTOR HUGO

  • JUANBA BERASATEGI 
  • Pasai Donibane
  • 18:00
  • Victor Hugoren Miserableak klasikoaren egokitzapena, gai unibertsalak jorratzen dituena, hala nola maitasuna, justizia eta jainkoaren eta gizakiaren bidegabekeria. 
  • Bertsio honetan egilearen presentzia izango dugu, eta hark bere sorkuntza-prozesua erakutsiko digu, gutxi gorabehera ordubeteko ibilbide laburtua eginez. Bakarlari talde batek eta abesbatza handi batek interpretatutako bertsio musikala, zuzeneko piano batek lagunduta. Abesti ezagunez gozatzeko aukera izango dugu. 
  • Obraren estreinaldia testuinguru paregabean izan zen: Pasaia Itsas Festibalean, Victor Hugo antzerkigile eta poeta ezagunaren etxearen ondoan. Juanba Berasategi auditorioan, Pasaia herri bezala batzen duen badian, eta herria obra idatzi zen garaian (XIX. Mendea) girotuta zegoela.
  • Belaunaldiz gaindiko proiektua, pertsonaien artean hiru belaunaldi baitaude: amona, erraina eta biloba.
  • Pasaiako badiako herritarren osatutako abesbatza, arte eszenikoetako hiru profesionalek lagunduta: Ekaitz Gonzalez, Oihana Regüela eta Iñigo Ortega.
  • Ahotsak: Esforzzando abesbatza.
  • Pianista eta musika-zuzendaria: Oihana Reguela
  • Interpretazioa, dramaturgia eta egokitzapena: Ekaitz Gonzalez Urretxu.
  • Jatorrizko ideia eta zuzendaria. Iñigo Ortega Martinez
  • Obraren datu historikoak: Esforzzando 2017an sortu zuten Oihana Regüelaren ahots errepertorioko ikasle zirela elkar ezagutu zuten ikasleek. Taldeari arlo akademikotik harago beste urrats bat emateko beharra sortu zitzaion, eta zarzuelako lanak eta musikalak sortu eta jendaurrean antzezten hasi ziren. Haien ibilbidean Iñigo Ortega Martinez ezagutzen zuten, aktorea eta Pasaiako antzerki-eskolako koordinatzailea, eta harekin teatralizazioa landu dute. Pasaitarrari bururatu zitzaion Esforzzando taldeak Oihanarekin jada landu zituen abestien egokitzapen hori sortzea eta Ekaitz Gonzalez Urretxu gonbidatzea Victor Hugoren papera interpreta zezan. Estreinaldiaren berri eman zenean berehala agortu ziren sarrerak, salgai jarri eta egun gutxira. Eta haren estreinaldiak arrakasta handia izan zuen.

TOPAKETA IKUS-ENTZULEEKIN

  • 19:30
  • Antzezpena amaitzean, konpainiaren eta ikusleen arteko topaketa bat egingo da, balio anitzeko aretoan.
  • Doako sarrera: https://n9.cl/21uyb