Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/06/08

Partaidetzazko aurrekontuak. Donibaneko bilera

Ekainaren 8an

ZERTAN ERABILI400.000.- €

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren astean murgildu gara, eta proposamenak jasotzen jarraitzen dugu.

Egitasmoaren ezaugarriak plazaratzeko, ekainaren 8an, arratsaldeko 18:etan, bilera irekia egingo da Donibanen, udaletxean bertan (Arizabalo etxea).

Gogoan izan zure proposamena egiteko aukera hauek dituzula:

  • Ekainaren 8ko goizean, 11:30etatik 13:00ak bitartean, Donibaneko plazan, eta arratsaldean, Arizabaloko bileraren ostean.
  • Webgune honetan, hemen aurkituko duzun formularioa erabiliz.
  • Udal eraikinetan: Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoetan, udaletxean, alkateordetzetan, kiroldegietan, kultur aretoetan eta gaztelekuetan dauden postontzietan bota.

Datozen asteetan beste bilerak egingo dira Antxon, San Pedron eta Trintxerpen.