Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/06/12
Partaidetzazko aurrekontuak. Antxoko eta San Pedroko bilerak
Ekainaren 13an eta 15ean hurrenez hurren
Pasaiako Udalak Aurrekontu partehartzaileen prozesua abiarazi berri du, pasaitarrek Udal aurrekontuaren 400.000 erabaki ditzaten.
Prozesuaren lehen urratsa herritarren behar eta proposamenak jasotzera bideratua dagoen honetan, bilera irekiak antolatu dira herritarren beharrak zuzenean jaso eta konpartitzeko helburuarekin.
Aste honetan bi bilera ireki antolatu dira:
- Antxon ekainaren 13an asteartean, arratsaldeko 18:00etan Lizeo Ikastolan.
- San Pedron ekainaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan Udal Aretoan.
Udalak Antxo eta San Pedroko herritarrak gonbidatu nahi ditu bilera ireki honetan parte hartzera. Hurrengo astean azken bilera irekia antolatuko da Trintxerpen.