Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/10/09
Partaidetzazko aurrekontuak 2017 - Aukeratu zure proposamen gustukoena!
Epea: Urriaren 31a arte
ORAIN ARTE BURUTUTAKO FASEAK
PROPOSAMENAK EGIN
2017ko maiatzaren 29tik ekainaren 19ra bitartean, herritarrek nahi izan zituzten proposamen guztiak aurkezteko parada izan zuten.
BALORAZIOA
Udalak, hainbat irizpide erabilita, proposamen batzuk prozesutik kanpo utzi ditu.
PROPOSAMENAK LEHENESTEA
Proposamenak ordenean lerrokatu dira.
EMAITZA: PROPOSAMENEN BALORAZIOA:
HURRENGO FASEA: BOZKATU
Zure hautaketa egiteko, bete ondoren aurkituko duzun formularioa. Beste aukera da erantsitako biorrikoa deskargatzea, betetzea eta HAZeko bulegoetan, udal liburutegietan edo antolatu diren bileretan aurkituko dituzun boto-ontzietan uztea.
Horrela, Udal Aurrekontuaren 400.000€ erabakiko ditugu herritarrok. Inbertsio horiek bi urteko epean gauzatuko dira.
Proposamenen inguruko informazio gehiago nahi baduzu barruti bakoitzean egingo diren aurkezpenetara etor zaitezke:
- Antxon, Urriaren 17an, 19:00etan, Kultur Etxean
- Trintxerpen, Urriaren 19an, 19:00etan, Alkateordetzan
- Donibanen, Urriaren 24an, 19:00etan, Udaletxean
- San Pedron, Urriaren 25ean, 19:00etan, Udal Aretoan
Bozkatu hemen Pasaia hobetzeko proposamenak!
Pasaian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek bozka dezakete azaroaren 1a baina lehen.