Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/02/13

Partaidetza-topaketa haur eta nerabeekin

Otsailaren 9an egin zen

2023ko otsailaren 9an, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Sailak antolatuta, partaidetza-topaketa bateratu bat egin zen, eta bertan 100 haur eta nerabe baino gehiago bildu ziren, udaleko hainbat sailetako teknikari eta politikariekin batera.

Saioak 2 ordu eta erdiko iraupena izan zuen, eta barruti eta eskola desberdinetako gazteek hilero Pasaia hobetzeko helburuarekin egiten dituzten parte-hartze saioetan landu dituzten ideiak partekatu zituzten, eta udaleko teknikari eta zinegotziekin hainbat gairi buruz hitz egin zuten.

Saioaren ondoren, eta sortu diren ideiekin, hainbat proiektu eta ekimen lantzen jarraituko dugu.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailetik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei.