Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/24

Solasaldi musikatua Pantxix Bidart musikari eta idazlearekin

Urtarrilaren 9an, Donibaneko liburutegian

Pantxix Bidart musikari eta idazleak solasaldi musikatua eskainiko du urtarrilaren 9an Pasaian.

Bertan, Donibaneko Hugoenea etxean egindako egonaldiko anekdotak kontatuko ditu. Gainera, sortutako testuen irakurketa musikatua eskainiko da eta gonbidatu bereziak izango dira. Bukatzeko, otordutxo bat egingo da bertaratutako ikusle guztiekin.

Hitzordua urtarrilaren 9an izango da, Donibaneko Ubera liburutegian 19:00etan.

Sarrera librea izango da.

Etor zaitezte Pantxixek sortutako azken lanak gertutik gozatzera!