Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/29

Amaitu dira San Pedron pantalan berria instalatzeko lanak

Arraun-elkartearen parean dagoena ordeztu da

Urriaren 28an amaitu ziren San Pedroko Kalparra inguruan pantalan berri bat jartzeko lanak.

Orain ordeztu den pantalan zaharra, puntu berean itsasorako sarbidea ematen zuena, oso hondatuta zegoen.

Egitura berri hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin sinatutako hitzarmenari esker instalatu da, eta ur-laminarako sarbide segurua eskaintzen du, hezkuntza- eta kirol-jarduerak baldintza onenetan egiteko.