Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/10

Pasaiak milioitik gora jasoko du proiektu estrategikoetarako, Oarsoaldearen proposamen bateratuari esker

Oarsoaldeko eskualde-proiektua izan da EGEF deialdian onartutako Gipuzkoako ekimen bakarra

Pasaiako alkate Teo Alberrok pozik hartu du Oarsoaldeko Jarduketa Plan Integratua (API) izan izana Hiri Garapen Iraunkorreko Planetarako EGEF finantza bidea esleitzeko deialdian onartutako Gipuzkoako proiektu bakarra. 

Oarsoaldeko APIa, "Giza eskala mugimenduan" izenekoa, EAE mailan modu mankomunatuan aurkeztu den proiektu bakarra izan da, baita erkidego osoan hautatutako hiru proiektuetako bat ere, eta aurkeztutako guztien artean pisu ekonomiko handiena duen bigarrena. 

 Hautaketa honek Oarsoaldeko lau udalek Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez garatutako elkarlanaren aintzatespen garrantzitsua suposatzen du, eta udalerrien arteko lankidetza eredua finkatzen du lurraldearen hiri, gizarte eta ekonomia garapenaren erronkei modu bateratuan heltzeko bide eraginkor bezala. 

Finantziazio estrategikoa Pasaiarentzat 

Ekimen honen esparruan, Oarsoaldeak aurkeztu dituen proiektuei dagokien finantzaketaren %40 inguru jasoko du. Alta, eskualderako 5.498.684 euroko ekarpen globala jasoko da, hainbat proiektutarako aurkeztutako 13.746.710 euroko proposamenetik. 

Ekimen horietatik, Pasaiak 2.7 milioi euroko aurrekontua duten proiektuak kudeatuko ditu, eta horietatik, gutxi gorabehera, 1.1 euro dirulaguntza bidez jasoko ditu. 

Udalerrirako jarduerarik nabarmenenak honako hauek izango dira: 

  • Pasaian hurbileko ekonomia sustatzea  – 32.100 euro. 
  • Andonaegi auzoko espazio publikoa berroneratzea (urbanizazioaren 2. fasea) – 963.000 euro. 
  • Andonaegin hasitako hiri-eraldaketarekin jarraitzea, irisgarritasuna, espazio publikoa eta bizilagunen bizi-kalitatea hobetuz. 
  • Azkueneko hiri-inguruko parkearen baratze eta berroneratze proiektua – 1.103.170 euro. 
  • Bazterkeria arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eguneko zentroa – 594.442 euro. 

Oarsoaldeko APIa ibilbide luzeko plangintza estrategiko baten emaitza da. Plangintza hori lau udalek formalki onartu zuten 2025eko otsailean, eta Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak koordinatu du. 

Planak lurraldearen eraldaketa integrala, hiri-berroneratzea, hurbileko ekonomia eta gizarte-ekipamenduak planteatzen ditu. 

Pasaiako alkate Teo Alberrok azpimarratu duenez, "aitorpen honek agerian uzten du Oarsoaldeak modu bateratuan lan egiteko duen gaitasuna, pertsonak eta jasangarritasuna ekintza publikoaren erdigunean jartzen dituzten eragin handiko proiektuak diseinatuz". 

Halaber, nabarmendu duenez, "Pasaiarentzat, lorpen hori bultzada garrantzitsua da herria berroneratzeko eta kohesio soziala lortzeko prozesuan, bereziki Andonaegi eta Azkuene auzoetan, premia handiak baitituzte".