Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/04/29
Ostalaritzako terrazak pandemiaren aurreko normaltasunera itzuliko dira, eta erabilera publikorako berreskuratuko da eman zitzaien aparteko espazioa
Maiatzaren 2tik aurrera
Maiatzaren 2tik aurrera, indarrik gabe geratuko da udalak ostalaritza-establezimenduen terrazen azalera handitzeko emandako ezohiko baimena.
Ostalaritzari eta, oro har, pandemiaren ondorioz ezarri ziren murrizketak eta mugak amaituta, apirilaren hasieran jakinarazi zitzaien Pasaiako Ostalaritza Mahaiko establezimenduei eta kideei (sektorea mahai horretan dago ordezkatuta) maiatzaren 2tik aurrera terrazek berriro okupatu beharko luketela 2020ko martxoan pandemia deklaratu aurretik udalak baimendutako espazioa.