Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/06/08

Pasaiako ostalaritza-mahaia sortu da

Sektorea suspertzeko eta krisia gainditzeko

Mahaiak sektorearen egoera aztertuko du eta Udaleko ordezkariak, Laurak Bat elkartea, udalerriko lau barrutietako ostalari bana eta udal talde politikoetako ordezkariak izango ditu.

Izaskun Gomez, alkatea: "Ostalariekin harremanak izateko eta lan egiteko gune bat da, sektorea suspertzeko eta krisia gainditzeko".

2020. urtean, COVID 19ren alarma-egoera eta horrek Pasaiako sektore ekonomikoan izan dituen ondorioak direla eta, harreman informalak izan dira lau barrutietako ostalariekin, ostalaritzarekin lotuta hartu beharreko neurriak kontrastatzeko eta partekatzeko. Bilera horien ondorioz, ostalariek mahai bat sortzea proposatu zuten, Udalarekin batera beren sektoreari eragiten dioten gaiei heltzeko.

Mahaiaren helburua da ekintzak eta neurriak proposatzea, eztabaidatzea, aztertzea eta adostea, Pasaiako ostalaritza-sektoreko ordezkaritza antolatuarekin kontrastatu eta gero; udalerriko jarduera ekonomikoa garatzen laguntzeko, eta, halaber, udalaren eta sektorearen arteko elkarrizketa arina ahalbidetzeko. Mahaia honako hauek osatuko dute: udalaren ordezkari bat, bi pertsonaz osatutako figura tekniko bat, sektoreko ordezkaritza talde bat (gehienez 5 pertsona) eta talde politiko bakoitzeko ordezkari bat. Lehen Mahai horren lehendakaritza Izaskun Gomez alkateak hartu du bere gain, eta mahai horrek "ostalariekin harremanak izateko eta lan egiteko" duen garrantzia azpimarratu du, "sektorea suspertzeko eta krisitik ateratzeko".

Mahaia eratu ondoren, gutxienez hilean behin bilduko da, lantzen diren gaiak abian jartzeko beharrezkotzat jotzen den denboran. Ondoren, eta ohiko izaeraz, gutxienez sei hilean behin bilduko da, eta, ezohiko izaeraz, lehendakariak deituta edo kideen herenak hala eskatzen duenean.

Ostalaritza Mahaiak kontsulta- eta lan-izaera izango du, eta haren ekarpenak adierazgarriak izango dira, baina ez lotesleak. Mahaiko kideez gain, batzordeburuak edo mahaiko kide gehienek beharrezkotzat jotzen dituzten adituak edo elkarteetako kideak ere joan ahal izango dira bileretara, aholkulari gisa.