Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/03/26

Pasaia ortzadarrekin koloreztatuko dugu!

Eskulanak etxeetako txikienentzat

Koronabirusaren osasun krisiak eragindako konfinamendua dela-eta, etxeetako txikienentzat aringarria da eskulanak egitea, eta baita guraso eta senideentzat ere.

Eskulanetako bat izan daiteke ortzadarrak egitea (bakarrik edo familiaren laguntzarekin egin daiteke marrazkia). Artelana bukatu eta gero, etxeko leiho edo balkoi batean zintzilika daiteke, inguruko etxeetako umeek leihoetatik begiratuz ikus dezaten.

Ondoren, nahi izanez gero, argazkia atera marrazkiari eta Istagrameko kontura igo #Pasaianortzadarra traola jarriz, edota eskubidean@pasaia.net helbidera bidali.

Animo neska-mutilak, lortuko dugu-eta!