Argitaratze-data: 2016/09/30
Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri. Irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa
Urriaren 1etik azaroaren 30era
Bultzatzaileak
Pasaiako Udaleko liburutegiak eta Pasaiako Udalaren Euskara Saila
Helburuak:
Irakurzaletasuna sustatzea.
Liburutegi publikoaren erabilera bultzatzea.
Euskarazko literatura ezagutaraztea.
Euskal liburugintza indartzea.
Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
Herritarrek hiru pausu eman behar dituzte ekimenean parte hartzeko:
1- Udal liburutegiko euskarazko liburu bat irakurri.
2- Behin irakurrita, irakurle-fitxa erraz bat bete liburutegian.
3- Liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango die, eta horrekin, %25eko deskontua izango dute liburu-dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, edo %50ekoa euskara ikasle edo mintzalagun izanez gero (euskaltegiko ziurtagiria aurkeztu beharko da).
Gainera:
Parte-hartzaile guztien artean kanpainak irauten dituen bi hilabeteetan 30 €-ko bi bale banatuko dira liburutegi bakoitzean, hilabete bakoitzean. Bata, 16 urtetik gorakoen artean; eta bestea, 16 urtetik beherakoen artean. Saridunek bale horiekin euskarazko liburuak erosi ahal izango dituzte. Dena gastatu ezean, ez da dirurik itzuliko.
Noiz:
Irakurle-fitxak urriaren 1etik azaroaren 30era arte bete ahal izango dira. Erosketa txekeak erabiltzeko azken eguna, berriz, abenduaren 31 izango da, baita saridunek baleak gastatzekoa ere.
Non:
Pasai Antxoko Urdin liburu-dendan.
Trintxerpeko Lema liburu-dendan.