Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/10/27
Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri
Irakurzaletasuna, udal liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa

PARTE-HARTZAILEAK
- - Herriko ikastetxeak: Pasaia Lezo Lizeoa eta Karmengo Amaren herri eskola.
- - Herriko euskaltegiak: udal euskaltegia eta Txirrika AEK euskaltegia.
- - Dendariak: Urdin eta Isasa liburu-dendak (Ez geratu atean, sartu kalitatean euskaraz ekimenekoak biak).
- - Pasaiako liburutegiko irakurketa kluba.
- - Udala: Liburutegiak eta Euskara Saila.
HELBURUAK
- Irakurzaletasuna sustatzea.
- Udal liburutegien erabilera bultzatzea.
- Euskarazko literatura ezagutaraztea.
- Euskal liburugintza indartzea.
- Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
Haur eta gazteen artean ohikoa da euskaraz irakurtzea, baina 16 urtetik gorako herritarrek gaztelaniaz irakurtzen dute batik bat. Ohitura horiek aldatzen laguntzeko ekimena da hain zuzen ere gaur aurkezten ari garen hau.
NOLA PARTE HARTU?
- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua baliatuz bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera han irakurtzeko.
- Behin irakurrita, liburutegira itzuliko du liburua, eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan.
- Liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari, eta hark txeke horrekin % 25 merkeago erosi ahal izango du euskarazko liburu bat. Euskaltegietako ikasle edo mintzalagunentzat… erosketa txekeen balioa % 50ekoa izango da. Kasu honetan euskaltegiko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- Bi liburu-dendatan erosi ahal izango da txeke horrekin: Pasai San Pedroko paper-dendan edota Pasai Antxoko Urdin paper-dendan.
SARIAK
Udal liburutegi bakoitzean 30 €-ko bi bale zozketatuko dira kanpaina bukaeran parte-hartzaileen artean, bata 16 urtetik beherakoen artean; eta bestea16 urtetik gorakoen artean. Bale horiek euskarazko liburuak erosteko izango dira. Erosketa-baleak ezin izango dira erabili honako hauek erosteko: gramatika-liburuak, hiztegiak, entziklopediak, eskolako liburuak. Dena gastatu ezean ez da dirurik itzuliko.
NOIZ GAUZATUKO DA KANPAINA
Kanpaina urriaren 24an hasiko da, Liburutegien Nazioarteko Egunarekin batera, eta azaroaren 30era arte luzatuko da. Erosketa txekeak erabiltzeko eta baleak gastatzeko azken eguna, berriz, abenduaren 31 izango da.
EKINTZA BEREZIAK
Kanpainan zehar hainbat ekintza berezi izango dira liburutegietan adin desberdinetako herritarrei zuzenduak:
- Haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioak Patata tropikalaren eskutik, urriaren 24an Pasai Antxon, 25ean Trintxerpen eta 26an Pasai San Pedron
- Helduei zuzendutako saioa Trintxerpe-San Pedroko irakurle klubak antolatuko du, eurek egiten duten moduko saio irekira herritarrak gonbidatuz.
- Ikastetxe eta euskaltegietako ikasleei kanpainaren berri emateko aurkezpen saioak antolatu dira
- Ikastetxeetako gazteei zuzenduta, haiek irakurritako euskarazko liburu baten idazlearekin egingo dugu saioa.