Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/10/17
Orriz orri euskara erabili: Irakurzaletasuna, udal liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa
Azaroaren 4tik abenduaren 16ra arte, udal liburutegietan
Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri ekimenak hainbat helburu lortu nahi ditu:
- Irakurzaletasuna sustatzea.
- Udal liburutegien erabilera bultzatzea.
- Euskarazko literatura ezagutaraztea.
- Euskal liburugintza indartzea.
- Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
Haur eta gazteen artean ohikoa da euskaraz irakurtzea, baina 16 urtetik gorako herritarrek gaztelaniaz irakurtzen dute batik bat. Ohitura horiek aldatzen laguntzeko ekimena da hain zuzen ere gaur aurkezten ari garen hau.
Gabonak bitartean liburutegietan mailegatutako liburuak irakurtzeagatik liburuak erosteko deskontuak banatuko ditugu, eta sariak ere zozkatuko ditugu.
Nola parte hartu?
Udal liburutegietako euskarazko liburu bat mailegatu eta irakurle-fitxa bete.
Liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango die, eta horrekin, % 25eko deskontua izango dute liburu-dendan euskarazko edozein liburu erosterakoan, edo % 50ekoa euskara ikasle izanez gero (euskaltegiko ziurtagiria aurkeztu beharko dute).
Bi liburu-dendatan erosi ahal izango da txeke horrekin: Pasai San Pedroko Isasa paper-dendan edota Pasai Antxoko Urdin paper-dendan.
Sariak
Udal liburutegi bakoitzean 30 €-ko bi bale zozketatuko dira kanpaina bukaeran parte-hartzaileen artean, bata 16 urtetik beherakoen artean; eta bestea, 16 urtetik gorakoen artean. Bale horiek euskarazko liburuak erosteko izango dira. Erosketa-baleak ezin izango dira erabili honako hauek erosteko: gramatika-liburuak, hiztegiak, entziklopediak, eskolako liburuak. Dena gastatu ezean, ez da dirurik itzuliko.
Noiz gauzatuko da kanpaina
Irakurle-fitxak azaroaren 4tik abenduaren 16ra arte bete ahal izango dira. Erosketa txekeak erabiltzeko azken eguna, berriz, urtarrilaren 4a izango da, baita saridunek baleak gastatzeko ere.
Deskontu eta sariak banatzeaz gain, beste ekintza batzuk ere antolatu ditugu liburutegietan.
“Niararen bidaia” haur antzerkia izango da ikusgai lau liburutegietan 17:30ean: urriaren 21ean Pasai Antxon, urriaren 22an Pasai San Pedron, urriaren 23an Trintxerpen, eta urriaren 24an Pasai Donibanen.
Helduei zuzendutako ekintzen artean Idurre Eskisabelek bere GOSEAK JANAK deritzan poesia liburuaren aurkezpen-errezitaldia eskainiko digu Ainara Lasa artistarekin batera. Pasai Antxoko liburutegian, azaroaren 7an, 19:00etan.
Pasaiako Udalaren Berdintasun Sailarekin elkarlanean, berriz, Samara Velte izango dugu azaroaren 20an, 18:30ean, Pasai Antxoko liburutegian “Nik sinesten dizut” liburua aurkezteko.
Abendura bitartean irakurketa klubak ondorengo saioak antolatu ditu, irekiak dira eta herritarrak irakurketa klubean parte hartzera animatzen ditugu. Zalantzak argitzeko deitu liburutegira.
- Urriak 21, 19:45ean Trintxerpen: Bihotz Handiegia. Eider Rodriguez.
- Azaroak 18, 19:45ean San Pedron: Esnearen kolorekoa. Nell Leyshon.
- Abenduak 16, 19:45 Trintxerpen: Haur besoetakoa. Jon Mirande.
Ikastetxeok ere bat egin dute egitasmoarekin eta gure ikasleek liburutegietara hurbildu eta idazleak gertutik ezagutuko dituzte ikasturte honetan. Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko ikasleek hainbat euskal idazle eta sortzailerekin solas egiteko aukera izango dute. Horien artean:
- Belatz: “Monstruo txikiak” bildumaren eta “Gerezi garaiak” komikiaren egilea
- Ibon Martin: Onin eta baleen festa liburuaren idazlea.
- Josevisky: Argixorgin komikiaren egilea.
- Eider Rodriguez: “Santa Familia” nobela grafikoaren idazlea
- Uxue Alberdi: JanisJoplin eleberriaren idazlea
- Alaine Agirre: Libe eta Malen liburuen idazlea