Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/11/06
Pasaiako Ordenantza Fiskalen zenbait atalen aldaketaren hasierako onarpena
Udalbatzak, 2023ko urriaren 31n egindako batzarrean, Pasaiako Zerga Ordenantzen ondorengo atalen aldaketen hasierako onarpena erabaki zuen:
- Zergen eta toki-zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuen kudeaketa eta bilketa arautzen duen ordenantza orokorraren aldaketaren hasierako onarpena.
- Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- Hiri-lurren balio-gehitzearen gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.
Aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.







