Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/03/26
Liburutegiek online bidezko ipuin kontaketak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan
Pasaiako liburutegiek online bidezko ipuin kontaketak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan. Hilabete bukaera guztietan udaleko YouTube kanalean, prentsan eta sare sozialen bidez zabalduko dituzte ipuinak.
Irene Sotelo ipuin kontalariarekin martxoan Mila bidaia eta bat gehiago ipuina izango dugu eta apirilean Desioen kutxa ipuina. Xabier Terrones ipuin-kontalariak, berriz, maiatzean Jontxu eta Tartalo ipuina eskainiko digu eta ekainean Satorraren erronka.
Hona hemen lehena, goza ezazue eta partekatu zuen lagunen artean.