Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/05/08
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago
Maiatzaren 5etik 23ra
Pasaia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak prestakuntza praktikoa, doakoa eta kalitatezkoa nahi dutenentzat aukera eskaintzen du Trintxerpen. Zentroak bi heziketa-ziklo eskaintzen ditu: "Etxebizitzen Mantentze-lanak (Iturgintza-Beroa)" eta "Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa".
Zikloa amaitzeak aukera ematen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua lortzeko, Erdi Mailako heziketa-zikloetara zuzenean sartzeko edo lana lortzeko.
Bi urteko iraupena duten ziklo horien bidez, ikasleek aukeratutako lanbidearen ezagutza eta trebetasun teoriko-praktikoak eskuratzen dituzte, bai eta prestakuntza akademikoa, pertsonala eta harremanetakoa ere. Zikloan, hautatutako espezialitatearekin lotutako enpresetan praktikak eginez osatuko da prestakuntza.
Eskolak instalazio modernoak ditu, eta hezkuntzako profesionalek eta adituek osatutako irakasle-talde bat, ikasle bakoitzaren arreta indibidualizatua eta integrala sustatzera bideratuak beti. Ikasturte bakoitzeko taldeak gehienez 15 ikaslekoak dira. Pasaia OLHUIk 30 urtetik gorako esperientzia bermatzen du.
2025-2026 ikasturterako izena emateko epea maiatzaren 5etik 23ra bitartekoa da, biak barne. Izena emateko baldintzak honako hauek dira: 15 urte baino gehiago izatea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez izatea.
Informazio gehiago lortzeko eta zentroa bisitatzeko: