Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/03/18

21. “Xabier Portugal-Pasaia hiria” olerki lehiaketa eta 21º certamen de poesía "villa de Pasaia-Altamira Puente"

Lanak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 18a arte

Martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren Nazioarteko egunarekin batera, Pasaiako liburutegiek 21º CERTAMEN DE POESÍA "VILLA DE PASAIA- ALTAMIRA PUENTE" eta 21. “XABIER PORTUGAL-PASAIA HIRIA” OLERKI LEHIAKETA jarri dute martxan. Gure liburutegiek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, parte har dezaten euskaraz zein gazteleraz idatz daitekeen ekimen honetan. Hona hemen oinarriak:

21. "XABIER PORTUGAL-PASAIA HIRIA" OLERKI LEHIAKETA

OINARRIAK

1.- Hamasei urte eginak izanez gero, edonork har dezake parte. Sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu behar dira.

2.- Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake, baina, gutxienez, 200 lerro izan behar dituzte.

3.- Sariak:

Lehenengoa 1200 €
Bigarrena 600 €

Bai euskarazko atalean eta bai gaztelaniazkoan.

4.- Egileak lanaren hiru kopia aurkeztu behar ditu, makinaz edo ordenagailuz jota, biko tartez eta alde batean bakarrik idatziak. Azalean lanaren izenburua edo goiburua agertuko da. Ez du sinadurarik eraman behar, ezta egilearen inolako zehaztasunik ere. Horrekin batera gutun-azal itxi bat bidaliko da, eta kanpoaldean lanaren izenburua edo goiburua eta “euskara” ala “gaztelania” ipiniko dira. Barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta e-maila (izanez gero) sartu behar dira.

5.- Originalak 2021eko ekainaren 18a baino lehen bidaliko dira helbide honetara:

TRINTXERPEKO UDAL LIBURUTEGIA
Euskadi etorbidea, z/g
20110 PASAIA (Gipuzkoa)

6.- Sariak eman gabe utzi daitezke edota aldatu ere egin litezke eta berriak sortu, epaimahaiak antolatzaileekin batera hala erabakiko balu.

7.- Sariak prentsaz eta sare sozialen bidez emango ditu ezagutzera epaimahaiak 2021eko azaroan, eta erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da.

8.- Garaile gertatzen diren lanak Pasaiako Udalaren jabetzapean geldituko dira eta 2022ko otsailean emango dira argitara liburu gisa.

9.- Sarituak izan ez diren lanak Trintxerpeko Udal Liburutegian jaso daitezke, epaia jakinarazten denetik hilabeteko epean. Jasoko ez balira, Udala egingo litzateke haien jabe.

10.- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.