Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/02/23
Pasaiako olerki lehiaketako sari-banaketarako gonbidapena (XXII. ekitaldia)
Otsailaren 28an, Trintxerpeko liburutegian
Pasaiako Udalak PASAIA HIRIA –XABIER PORTUGAL eta VILLA DE PASAIA- ALTAMIRA PUENTE Olerki Lehiaketako sari-banaketaren ekitaldira gonbidatzen zaituzte.
Bertan izango dira Maitane Arizti Ugarteburu, Olatz Mitxelena Larreta eta Elías Gorostiaga, aurtengo edizioko irabazleak euren poemak errezitatzen. Beraien lanekin osatutako liburuak banatuko dira gerturatzen diren herritarren artean.
Ekitaldia datorren otsailaren 28an izango da, Trintxerpeko liburutegian 19:00etan.