Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/23
Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren 23. edizioak baditu irabazleak
Irabazleak: Rafael Bravo, Gorka Salces eta Maitane Arizti. Sari banaketa, abenduaren 18an.

Pasaiako Udalak jakitera eman ditu "Xabier Portugal-Pasaia Hiria eta Altamira Puente-Villa de Pasaia Olerki lehiaketaren" 23. edizioko irabazleak.
Sari horien helburuak dira literatura, oro har, eta poesia, bereziki, balioestea, eta herritarrengana helarazten laguntzea.
Euskarazko kategorian honako hauek irabazi dute:
Lehen saria: GOGOAN DUT, Gorka Salces Alcalde idazlearen lana.
Bigarren saria: HONDARRAK, Maitane Arizti Ugarteburu idazlearen lana.
Gaztelaniazko kategorian, epaia honakoa izan da:
Lehen saria: TEORÍA DEL EPÍLOGO, Rafael Bravo Arrizabalaga idazlearena.
Bigarren saria hutsik uztea erabaki du epaimahaiak.
Urtero egin ohi den modura, irabazitako lanekin liburua argitaratuko du Pasaiako Udalak.
Sari-banaketa abenduaren 18an izango da Trintxerpeko liburutegian 18:30ean. Sarrera doakoa izango da eta irabazleak txalotzeko aukera izango dute pasaitarrek.






