Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/04/17
Musika zuzenean: Olatz Salvador eta Iñaki Salvador
San Pedron, apirilaren 21ean
Proposamen berri honetan Olatzen errepertorioa bizkarrezurra izango den kontzertu batera eramango gaitu duoak. Nahiz eta formatua nabarmen intimoa izan, eskatzen duenean indarra eta sendotasuna ere izango ditu, bi artistek elkarrekin esploratuko dute euren unibertso musikalaren fusioa.
Familiakoak izanik, topaketa berezia izango da, baina hortaz haratago, belaunaldi arteko hurbilketa musikal eta artistiko interesgarria izango da. Xalotasunetik eta xumetasunetik abiaturik funtsezkoa den horretan sakondu nahi duen lana, soila eta emozioz beterikoa.
- Apirilak 21, 19:00
- Udal Aretoa PASAI SAN PEDRO
- Ahotsa eta gitarra: OLATZ SALVADOR
- Pianoa: IÑAKI SALVADOR
- Sarrerak: 8 €. Online.







