Eduki publikatzailea

Oinezkoen gunea zabaltzeko esku-hartzeak

Maiatzaren 9an eta 10ean

Alarma egoerako dekretuan baimendutakoari jarraikiz, segurtasunerako distantziak mantenduz aire librean paseoak errazago ematearren eta jarduerak erraz egitearren, Pasaiako Udalak ondoren aipatzen diren kaleetan trafikoa murriztuko du eta kale horiek oinezko bihurtuko ditu maiatzaren 9an, larunbata, 16:00etatik 23:00etara; eta maiatzaren 10ean, igandea, 8:00etatik 23:00etara. Hona hemen kaleak:

  • Trintxerpen, Euskadi Etorbidean, Lasako bidegurutzetik Correoseraino. 
  • Pasai Antxon Hamarretxeta kalean, Kupeldegitik Blas de Lezoraino (garajeetarako sarbidea bakarrik izango da).
  • Pasai San Pedron Arraunlari kalean bertakoak bakarrik sartu ahal izango dira. 

Gogorarazten dugu oinezko gune horiek baimendu direla alarma egoera honetako ebazpenean jasotakoari jarraitzeko, izan ere paseo “aktiboa” egiteko pertsonen arteko distantzia beharrezkoa da, eta ezin da ez talderik sortu, ez eta bankurik eta aulkirik erabili, aldi baterako atseden hartzeko ez bada. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Pasaiako Udaltzaingora (943 00 43 00).