Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/03/22
Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua itxita dago
Covid-19ak eragindako ezohiko egoeraren aurrean, eta Pasaiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailen aginduei jarraikiz, eskolaren antolaketa honako hau da 2020-03-16an:
- Aurrez aurreko eskolak bertan behera geratzen dira 15 egunez, martxoaren 13tik aurrera.
- Material didaktikoa eman zaie ikasleei, ahal den neurrian, euren etxeetan prestakuntzarekin jarrai dezaten.
- Bide telematikoak erabiliko ditugu geure etxeko ordenagailuetatik (Classroom, Drive…) ahal dugun ikasle guztiekin; elkarren artean komunikatzeko, material didaktikoa bidaltzeko, irakasleen artean koordinatzeko...
- Gure ikasle guztiekin eta haien familiekin eta tutoreekin harremanetan jarri gara telefonoz, eta bigarren mailako ikasleekin baita whatsapp eta posta elektronikoaren bidez. Komunikazio horri eutsiko diogu sistematikoki, ikasleak lasaitzeko eta ikasleei eta beren familiei informazioa bidaltzeko.
- Irakasleak: 2020-3-17tik aurrera haien etxeetan geratuko dira, eta handik ahal duten guztia egingo dute, gure gazteen ongizatea eta prestakuntza bermatzeko.
- Irakasleak eskolara joango dira, soilik beharrezkotzat jotzen dutenean, material bila, eskaneatzera, telefonoz deitzera... Betiere, ikastetxeko zuzendariari horren berri emango diote, eta egoera honetan hartu beharreko neurri higienikoak hartuko dituzte.