Eduki publikatzailea

Berriro ekitea OHZ eta ur-hornidura, saneamendu eta hondakin-bilketako tasak ordaintzeko dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epeari

Ekainaren 19a arte

2020ko ekainaren 1ean berriro ekingo zaio ondasun higiezinen zerga eta ur-hornidura, saneamendu eta hondakin-bilketako tasak ordaintzeko dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epeari, alarma egoerarekin batera ezarri zen administrazio-epeen etetea altxa denez.

Epe hori 2020ko ekainaren 19an bukatuko da, eta data horren ondotik ez da eskaerarik onartuko.