Argitaratze-data: 2018/01/09
OHZ-ren diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketaren hasierako onarpena
Iradokizunak aurkezteko epea, Otsailaren 2ra arte

Pasaiako Udalbatzak, 2017ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketari.
30 eguneko epean espedientea jendaurrean egongo da iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartara edozein pertsona fisikok edo juridikok Udaletxeko Kontuhartzailetzan espedientea aztertzeko aukera izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazio eta iradokizunak aurkez ditzan.
Alegazio edo iradokizunik egingo ez balitz, oinarriak behinbetiko onartutzat joko dira, bestelako erabakirik hartu beharrik izan gabe.