Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/01
OHZ berria ordaintzeko epea zabalik da, azaroaren 29ra arte
Uztailean gaizki kobratutako zergaren itzulketa jaso ez dutenek eskaera aurkeztu behar dute
Pasaiako Udalak jakinarazi du gaur, urriak 1, zabaldu dela Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko epea. Hori egiteko azken eguna azaroaren 29a izango da.
Horri lotuta, udalak ohartarazi du uztailean gaizki kobratutako OHZen itzulketa gehienak ofizioz bideratu ziren arren, oraindik badirela ordainketa egin eta hori itzultzeko eskaera egin ez duten pasaitar batzuk. Oraindik itzulketa eskatu ez dutenei gogorarazi diete gutun bat bidali zitzaiela etxera, dirua itzultzeko eskaera-orriarekin batera, eta HAZ bulegoetan entregatu behar dutela hori, edo telematikoki aurkeztu.
Azken tramite hori egin ezean, ordainagiri berria aurreko kobratzearen arabera konpentsatuko zaiela jakinarazi du udalak.
Informazio gehiago behar duenak 943 344034 telefono zenbakira dei dezake.