Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/12/19
Oharra: Trafiko mozketak Antxon, krosa dela-eta
Abenduaren 23an
Larunbatean, abenduak 23, Pasai Antxoko Gabonetako Krosa egingo da, 20:30ean hasita. Hori dela eta, 20:15etik 21:15etara Antxoko hainbat kale trafikoari etenda egongo dira. Gainera, kale horietako garajeetara ezingo dira autoen sartu-irtenak egin.
Honakoak dira kale horiek:
- Hamarretxeta kalea.
- Oarso kalea.
- Blas de Lezo kalea.
- Zumalakarregi kalea.
- Gure Zumardia.
- Eskalantegi kalea (Usozetik Molinao arte).
- Pavinsako garajeak.
- Gelasio Aranburu kalea.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.
Pasaiako Udaltzaingoa.