Argitaratze-data: 2021/03/18
Obrak Donibaneko Juan XXIII-ko igogailuan
Martxoaren 22tik aurrera

Martxoaren 22an, astelehena, Juan XXIII-ko igogailu publikoa berritzeko obrak hasiko dira. Lan horiek gutxienez bi aste iraungo dute, eta bitartean igogailua ezingo da erabili.
Igogailua berritzeko lanak hauek dira:
- Maniobra-sistema.
- Solairuko eta kabinako aginteak eta seinaleak.
- Kabinaren abiadura-mugatzailea.
- Telezerbitzu-sistema.
- Kabina automatikoki itzaltzea.
- Igogailuaren stand-by-a.
- Esparruaren argiztapena.
- Junturak silikonarekin saneatzea.
- Errementaritza, saneamendua eta 1. solairuko zapalgailuak indartzea.
Lanen aurrekontua: 11.962,86 € (BEZ barne).
Barkatu lan horiek sor ditzaketen eragozpenak.