Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/17

Trintxerpeko Gran Sol kaleko zoladura konpontzeko lanak

Ekainaren 18an, 10:00etatik 13:30era, gutxi gorabehera

Pasaiako Udalak jakinarazi du datorren asteazkenean, ekainaren 18an, zoladura konpontzeko lanak egingo dituela Gran Sol kalean, Trintxerpen.

Lanak 6. zenbakiaren parean egingo dira, beraz, eremu hori moztuta geratuko da. Udaltzaingoak trafikoa bideratuko du, bizilagunak Terranova kalera desbideratu eta Arrandegi kalera sartu ahal izateko.

Lanak goizeko lehen orduan hastea aurreikusten da, baina trafikoa 10:00etatik 13:30era arte moztuko da, gutxi gorabehera. Lanak amaitu bezain laster, pasabidea irekiko da berriro.

E-8 autobusa

Goizean goizetik, eta zoladura konpontzeko lanak amaitu arte, E8 autobusa ez da Trintxerpeko goialderaino igoko, eta Euskadi etorbidean egingo du geldialdia. Autobusaren pasaera lehenago etengo da ibilgailuaren tamainagatik.

Argibiderik behar izanez gero, ohiko udal komunikazio bideen bitartez jar zaitezke harremanetan Udalarekin