Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/12/14
Donibane 70. zenbakiko udal eraikinaren teilatuaren konponketa
Aurreikusitako epea: 3 aste
Udalak Donibane 70. zenbakiko udal eraikinaren teilatua konpontzeari ekin dio.
Gutxienez 2016tik dago estalkia egoera ezegonkorrean, eta ingurutik igarotzen diren oinezko nahiz ibilgailuen segurtasuna bermatze aldera, lehentasunez esku hartzea erabaki du Udal Gobernuak.
Dagoeneko hasi dira lanak, eta horiei esker teilatua osorik aldatuko da: estalkia nahiz horren egitura. Obraren egikaritze epea hiru astekoa izango dela aurreikusi dute Zerbitzuetako langileek; eguraldiak lanean jarraitzea ahalbidetzen duen artean, betiere.
Lokalaren azalera 30 metro koadro ingurukoa da, eta teilatua aldatzeko aurrekontua 28.000 eurokoa. Ez da aurreikusten jarduketek trafikoan eraginik izango dutenik.
Lanen xehetasuna
Egin beharreko lanak honakoak dira: aldamioa muntatu eta desmuntatzea; hondakinak kentzeko eta materiala igotzeko karga-jasogailuak jartzea; teilak eta estalkia kentzea; taula hidrofugo matxinbratua ipintzea; isolatzailea jartzea; teila gorriak ipintzea; eta teilatu-hodia jartzea.