Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/01/02
Obra txikien aurretiazko jakinarazpena arautzeko udal ordenantzaren hasierako onarpena
Jendaurreko erakusketa fasea: 30 egun GAOn argitaratu ondoren
Pasaiako Obra txikien aurretiazko jakinarazpena arautzeko udal ordenantzak hasierako onarpena jaso zuen 2022ko azaroaren 29an egin zen osoko bilkuran, eta jendaurreko erakusketa fasea zabaltzen da 30 egunez, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den biharamunetik zenbatzen hasita, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea ikus ahal dezan udalako Hirigintza eta ingurumen Sailean, eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak egin ahal ditzan.