Eduki publikatzailea

Erabil itzazu Oarsoalderen zerbitzuak Covid-19ko laguntzak eskatzeko

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalen Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak, telefono-zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat jarri ditu herritarren eskura; udalek, aldundiak eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Zentralak, Covid-19aren pandemia dela-eta, ematen dituzten laguntza ekonomikoen berri emateko, orientabidea eskaintzeko, eta eskaerak izapidetzen laguntzeko. Laguntza ekonomiko horiek hainbat arlotakoak dira: enpresa eta autonomoentzako laguntzak, enplegu arlokoak, etxebizitza arlokoak, oinarrizko beharrak asetzera bideratutakoak…

https://www.covid19oarsoaldea.com/

covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

943 494 129

Oarsoaldeko teknikariek mezuak jasoko dituzte, eta harremanetan jarriko dira bidaltzaileekin, eta kasu bakoitzean konponbiderik egokiena bilatzen saiatuko dira.